Skip to main content

DBH 3ko ikasleek EKIN! kanpainan hartu dute parte

Irudia
Ekin! kanpaina

Kanpaina honen helburuak honakoak dira: Hiri-hondakinen kudeaketaren oinarrizko hierarkia ezagutzea: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea, lehentasunak argi ulertuz.
Hondakinen arazoaren aurrean norbanakoek dugun eraginaz jabetzea: sortzen ditugun hondakinek duten inpaktua ulertu eta konponbidean parte hartzea eta partaideengan ohitura jasangarriak indartzea: hondakinen sorrera gutxitu, eta sortutakoak modu egokian gaika banatzea. Ikas komunitate osoan hondakinen sailkapenaren aldeko konplizitatea eta kultura ekologikoa sendotzea, denak eragile eta adibide bihurtuz.
Horretarako, gelan dinamikak egin dituzte ondorengoak landuz: Hondakinen murrizketa, salmenta-teknikak ezagutzen, zer erosi behar dugu?, nola berrerabili, nola birziklatu eta zertarako eta ekonomia zirkularraren garrantzia.
Oso interesgarria izan da eta ikasleak oso gustura aritu dira. Datorren ikasturtean errepikatzeko modukoa!
Birziklatzea, guztion ardura da!

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.