Skip to main content

Jangela tematikoa

Irudia
Bazkari mexikarra

Helburua  haurrek gelan lantzen dituzten edukiekin lotura zuzena izatea  da eta jangelan ere gai horiei buruz gehiago ikastea, esperientzia praktiko eta esanguratsu baten bidez. Alde batetik, LH-n lantzen ari diren herrialdeak, ohiturak eta kulturak jangelan islatzea proposatzen dugu. Horrela, gelako ikasgaien eta eguneroko jangelaren artean lotura naturala sortuko da. Bestetik, Ikastolan dagoen aniztasun kulturala kontuan hartuta, ikasleen jatorrizko herrialdeetako janariak ere jangelako menuan txertatuko dira. Hilero, beraz, aukeratutako herrialde edo kulturari buruzko apaingarriak, informazio txikiak, datu bitxiak eta menu tematiko egokitua eskainiko dira jangelan. Proiektu honen bidez, haurrek gelan ikasitakoa jangelan ikus, probatu eta bizi ahal izango dute, eta ikaskuntza esanguratsuagoa bihurtuko da.

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!