Skip to main content

Euskara eta Euskal Herriaren aldeko ekimenak

Irudia
Egutegi eta saskiak

Seaskako egutegi salmentak Ipar Euskal Herriko ikastolen proiektua laguntzen du. Egutegi bakoitzak urteko irudi eta mezu bereziak dakartza, eta bildutako dirua euskarazko hezkuntzaren alde bideratzen da. Zure egutegia galdetegi hau betez eskatu azaroaren 16aren aurretik!
Bestalde,  Xiberuko Ikastolen saski salmenta ere solidarioa da: bertako produktuez osatutako saskiak erosiz, Zuberoako ikastolen finantzaketa eta euskarazko irakaskuntzaren jarraipena bermatzen dira. Horretaz gain, Zuberoako ekoizle txikien ekoizpenak ezagutarazten dituzte. Saskia eskuratu ikaskoli.eus atarian azaroaren 1etik 23ra bitartean!

Azkenik, Hendaiako Ikastolak abentuko egutegiak eskaintzen ditu. Helburu berezi batekin: bertako hezkuntza-proiektuak, irteerak eta eskola ekintzak zuzenean lagunduko ditu, haurrek Hendaian eta euskaraz bizi eta ikasten jarrai dezaten.

Txokolateak Baigorriko Laia txokolategikoak dira, diseinua Asisko Urmeneta marrazkilariak egina da, eta egutegiari bertsoa Amets Arzallus bertsolari eta ikastolako ikasle ohiak jarri dio. Zurea eskatu nahi baduzu bete ondorengo inprimakia azaroak 16a baino lehen. 

Ekimen hauek guztiek helburu bera dute: Euskararen eta euskal komunitatearen indartzea.
Erosi, parte hartu eta zabaltzen lagundu!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.