Skip to main content

Udazkeneko irteerak HH

Irudia
Udazkeneko irteerak HH

Baso Txikira maiz joaten dira, eta han udazkenaren kolore biziez eta naturaren opariez inguratuta, ikasteko eta jolasteko aukera paregabea izaten dute.

Ingurune naturalak jakin-mina pizten du, irudimena hegan jartzen du eta ingurua zaintzeko eta errespetatzeko jarrerak sustatzen ditu. Baso Txikian, ikasleek naturaren erritmoa sentituz eta haren baliabideekin jolastuz, ikaskuntza esanguratsua eta hurbila bizitzen dute —udazkenak eskaintzen duen edertasun eta lasaitasun giroan. 

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.