Skip to main content

Uzturpe Ikastolako arropa salmenta zabalik!

Irudia
Ikastolako arropa

Katalogoan ikus ditzakezue aukeran dauden modeloak eta diseinuak. Maiatzean egindako eskaintzaren ondoren, berriz ere ireki dugu eskaerak egiteko epea. Aldi honetan, eskuragarri egongo da kirol jantzien salmenta ere. Katalogoan ikus ditzakezue aukeran dauden modeloak eta diseinuak.

Kirol jantzien inguruan, hainbat ohar helarazi nahi dizkizuegu: 

Eskola kirolean erabiliko diren jantziak epe laburrean banatuko dira. Hauek, mailegutzan banatuko dira eta dagokion momentuan jantziak modu egokian itzuli beharko dira. Eskola kirolean erabiliko diren jantzi hauek bereizgarri batzuk izango dituzte eta soilik asteburuetako kirol jardueretan erabili ahal izango dira.

Laburbilduz, ikasleek egunerokoan kirol jantziak erabili nahi badituzte, norberak berea erosi beharko du.

Eskaerak egiteko epea azaroaren 11ra arte izango da honako galdetegia betez.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.