Skip to main content

HH3ko familiak Gau Beltzeko tailerra burutzen

Irudia
HH3 tailerra Gau Beltza

Urriaren amaieran, guraso talde bat izan genuen gure artean Gau Beltzaren inguruko eskulan tailer batean parte hartzen. Izararekin egindako jarduerak arratsalde atsegin eta sortzailea ekarri zuen, eta denok elkarrekin une bikainak partekatu genituen. Gau Beltza gure inguruan gero eta indar handiagoa hartzen ari dela ikusita, pozgarria da tradizio hau elkarrekin biziberritu eta partekatzeko aukera izatea.

ARGAZKI GEHIAGO

Azken albisteak

Uzturpe ikastolako suak pil- pilean izan ditugu gaurkoan. Haragi bola goxo goxoak prestatu ditugu saltsan, LH 4-5-6.mailako sukaldaritza tailerrean.
Azaraoaren 20an  Haur eta Nerabeen Giza Eskubideen Nazioarteko eguna zela eta, LH6.mailako ikasleek pankarta margoketa egin zuten Gaztezulokoekin batera.
Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.