Skip to main content

Euskara eta Euskal Herriaren aldeko ekimenak

Irudia
Ekimenak

Errigora kanpainak Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuak eskaintzen ditu, tokiko ekonomia eta euskara uztartuz. Erosketa bakoitzarekin, euskararen sustapena eta bertako nekazarien lana babesten dira. Eskatu zure saski beltz, berde edo gorria hemen azaroaren 13a baino lehen!

Bestalde, Seaskako egutegi salmentak Ipar Euskal Herriko ikastolen proiektua laguntzen du. Egutegi bakoitzak urteko irudi eta mezu bereziak dakartza, eta bildutako dirua euskarazko hezkuntzaren alde bideratzen da. Zure egutegia galdetegi hau betez eskatu azaroaren 3aren aurretik!
Azkenik, Xiberuko Ikastolen saski salmenta ere solidarioa da: bertako produktuez osatutako saskiak erosiz, Zuberoako ikastolen finantzaketa eta euskarazko irakaskuntzaren jarraipena bermatzen dira. Horretaz gain, Zuberoako ekoizle txikien ekoizpenak ezagutarazten dituzte. Saskia eskuratu hemen atarian azaroaren 1etik 23ra bitartean!
Ekimen hauek guztiek helburu bera dute: Euskararen eta euskal komunitatearen indartzea. 
Erosi, parte hartu eta zabaltzen lagundu!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.