Skip to main content

Australiako euskal diaspora, gurean

Irudia
Australiako euskal diaspora

Australian jaiotako euskaldunak hango diasporaren nondik norakoak eman dizkigu, bai eta bere testigantza zuzena ere. Maite 10 urte zituela etorri zen Euskal Herrira, etxean jasotako euskaraz eta ingelesez, mintzo zela. Gaztelania, baina, ikastolan ikasi zuen. Dioenez, hiru euskal etxe daude Australian egun. Gure gonbidatuak haiekin harreman zuzena duen Egun Euskal Australiar Elkarteko kide gisa dihardu lanean. Aldi berean, elkarrizketak migratzeko arrazoien inguruan hausnartzeko bide eman die gure gazteei: Egingo al zenukete? Ez da galdera makala.

ARGAZKI GEHIAGO

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.