Skip to main content

Eskola Kirolaren hasiera

Irudia
Eskola kirola hasiera

Aurten, gure ikasleek aukera zabala dute kirol eta aisialdi arloetan parte hartzeko, eta horrek ekintza ugari ekarri ditu. 120 ume inguruk izena eman dute, multikirola, atletismo eta Jolas Hezi taldeetan banatuta. Talde bakoitzak entrenamenduak hasierako asteetan egiten ari dira, eta asteburuetan ere hainbat ekintza eta lehiaketa antolatzen ari dira, kirolaren eta elkarbizitzaren garrantziaz gozatzeko.

Multikirola taldeak hainbat diziplina lantzen ditu, atletismoan eta Jolas Hezian, berriz, pertsonen arteko lankidetza eta jolasen garrantzia azpimarratzen da. Ikastolako kirol jarduerak ez dira soilik lehiaketak, baizik eta talde-lana, mugimendua eta osasuna sustatzeko aukera paregabea. Hasiera indartsuarekin, ikasleek motibazio handiz hartu dituzte parte, eta ikasturte honetan elkarrekin ikasteko eta kirola disfrutatzeko aukera izango dute.

Aurrera Uzturpe!

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.