Skip to main content

Eskola Kirolaren Olinpiadak bueltan dira

Irudia
olinpiadak

Haurrek ikasturtean zehar kirol ezberdinak probatuko dituzte: errugbia, mahai tenisa, urpeko jarduerak, atletismoa, eskubaloia, saskibaloia, areto futbola, herri kirolak, boleibola, arrauna, kayaka, eskalada… Kirol hauetan parte hartzeak puntuak emango dizkie ikastetxeei. Maiatzean, Berazubi estadioan egingo diren Olinpiadetan elkartuko dira eskualdeko ikastetxeak eta puntu gehien dutenek jokatuko dituzte finalak.
Udalak eta ikastetxeek eredua babestu dute, kirolaren bidez haurrei aukera eta balio gehiago eskaintzeko.

Ekimen honek hainbat helburu ditu: Haurrek kirol ezberdinak ezagutzea eta probatzea, osasuntsu haztea eta mugimendua maitatzea, lagun berriak egitea eta elkarrekin harremanak sendotzea eta balioetan heztea: elkarlana, errespetua eta bizikidetza sustatzea.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.