Skip to main content

Arberoa Ikastolaren aldeko Elkartasun Kilometroa

Irudia
Arberoa Ikastola

Aurtengo Elkartasun Kilometroa Donamartiriko Arberoa ikastolako ikasleen alde egin du Uzturpe Ikastolak. 

Ikastolako ikasleek, Arberoako ikasleekin batera, hamaika itzuli eman dituzte Bizikidetza Batzordeko kideek prestatutako zirkuitotik. Ikasle bakoitzak jasotako babesle kopuruaren araberako itzuli kopurua egin ditu. 

Arratsaldean LHko zenbait ikaslek eta Arberoako ikasleek jolasak egingo dituzte ikastolan eta elkarrekin afalduko dute  bertan. 

Elkartasun Kilometroan bildutako dirua erre zen Donamartiriko Ikastola berritzeko erabiliko da. 

Argazki gehiago hemen. 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.