Skip to main content

Kukuaren bisita

Irudia
Kukua

Udaberriaren etorrerarekin batera, aurten ere gure ikastolako txikienek basora egin dute irteera. Argitxoren gonbita jaso ondoren, haurrak naturaren magiaz blaitzeko aukera paregabea izan dute.

Amarik, gure baso zaindari jakintsuak, harrera egin digu Argitxoren haitzuloaren atarian. Haurren begirada harrituei erantzunez, Amarik kukuaren sekretu eta istorio liluragarriak kontatu dizkigu, denen irudimena piztuz.

Basoko isiltasunean murgilduta, haurrek arreta handiz entzun dituzte inguruko soinuak, kukuaren kantuaren bila. Bide batez, naturak eskainitako beste hots eder batzuk entzuteko aukera ere izan dugu.

 

Argazki gehiago hemen


 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.