Skip to main content

Bi urteko gelako tailerrak

Irudia
2 urteko tailerra

Bi urteko gelan ikasturtean zehar hainbat tailer ondorengo helburuekin burutzen dira: gure ikasleek esperimentatu dezaten, esplorazioan sakontzea, ikasleen artean harremantzea, jolastea eta gozatzea.

Tailerren artean, musika tailerreko saioak egin ditugu, non erritmoa, dantza, tresna ezberdinak probatzea, soinuaren intentsitatea,...landu dira.

Bestetik, gorputz margoketa eta margo magikoekin buruturiko tailerrak izan dira. Saio hauetan, koloreak landu, gorputza margotu sentsazio ezberdinak biziz, gorputz atalak landu,... landu dira. 

Argazki gehiago hemen

 

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!