Skip to main content

XIV. Elkartasun Kilometroa

Irudia
Elkartasun kilometroa 2025

XIV. Elkartasun Kilometroa

Aurtengo Elkartasun Kilometroa Donamartiriko Arberoa ikastolako ikasleen alde egingo du Uzturpe Ikastolak.  

Ikastolako ikasleek “babesle taula” eraman dute etxeetara. Taula orientagarria da, ikasleek ardura txiki bat har dezaten: babeslea izan daiteke aita, ama, osaba, izeba, aitona, amona, dendaria, bizilaguna…: nahi adina babesle izan daitezke.

Era berean, nahi adina diru bildu edo/eta elkartasun buelta kopuru (sinbolikoki) babes daitezke. Dirua eta betetako taula, ikastolara ekarri behar dute ikasleek eta tutoreek jasoko dute. Hala ere, norbaitek diru ekarpen berezia egin nahiko balu, jarri dadila harremanetan idazkaritzarekin eta bertatik kudeatuko dute.

Martxoaren 31ean, astelehena arratsaldeko 15:15etatik  16:30era, elkartasuna erakutsiz plazan hasi eta bukatuko den ibilbide zirkularrean bueltaka arituko dira ikasleak.

Egun honetan Plazako geltokiko ikasleak plazan jaso beharko dira, autobusak ibilbide luzea egingo du plazatik abiatuz. Kontutan hartu haurrak jasotzerakoan tutoreari jakinaraztea ezinbesteko dela. 

Festan parte hartzera gonbidatuta zaudete.

LH ikasleek egindako eskuorria hemen

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!