Skip to main content

Uzturpetarren nabarmentzeko parte-hartzea Eroetxe krosean

Irudia
Eroetxe

Uzturpetarren nabarmentzeko parte-hartzea Eroetxe krosean

Aurreko igandean XXXVI. Ero Etxe krossa ospatu zen Tolosako kaleetan zehar.

Eguraldi bikainak lagundurik Tolosaldeako ikastetxe desberdinetako benjamin, alebin eta infantil mailetako neska-mutilek parte hartu zuten. Uzturpe ikastolatik 81 korrikalari izan ziren bertan. Azpimarratzekoa podiumean amaitu zuten Zuriñe Barriola (lehenengo), Aiur Artetxe (hirugarren) eta Iraide Antolin (hirugarren).

Zorionak gure partehartzaile guztiei!!!

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.