Skip to main content

Sahararen aldeko material bilketa

Irudia
material bilketa

MENDEBALDEKO SAHARAR HERRIAREN ALDEKO MATERIAL BILKETA. 

Azken 25 urteetan bezalaxe, Tolosaldea Sahararekin elkarteak Marokok ilegalki okupaturik eta ondorioz zatiturik dagoen herrialdearen aldeko material bilketa burutzeko deia egin du. Material hau deserrian, basamortuan, dauden saharar herritarren bizibaldintzak zertxobait hobetzeko egiten da.

Urtarrilaren 31 bitarte uzturpetarrok latetan gordeteako lekale, hegaluze eta sardinak, pasta, arroza, azukrea, konpresak, heldu eta umeentzako pardelak eta eskola materiala biltzera deituak gaude. 

Ikustezin egin duten gerra batean material hau ezinbestekoa du herri saharauiarrak. 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!