Skip to main content

Ukelele tailerra

Irudia
Ukelele tailerra

UKELELE TAILERRA

Azken asteetan, LH 5-6ko ikasleak Haur Hezkuntzako ikasleei musika giroan murgiltzeko aukera eskaini diete ukelele tailerrari esker.

Saio hauek musikaz gozatzeko eta esperimentatzeko espazio aparta izan dira. LHko ikasleek ukelelearekin ikasitako eta jotako abestiak entzuteaz gain, abesteko eta dantzatzeko une bereziak partekatu dira, giro atsegina sortuz.

Halaber, musika tresna hau gertuagotik ezagutu eta probatzeko parada izan dute ikasleek, haren soinua eta ezaugarri bereziak ezagutu eta esperimentatzeko aukera izan dute gure txikiek.

Argazkiak hemen

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!