Skip to main content

Komunitateak asteburuan ikastolan emandako gertakariak salatu ditu

Irudia
Elkarteratzea

Komunitateak asteburuan ikastolan emandako gertakariak salatu ditu 

Uzturpe Ikastolako komunitatea osatzen dugun kideok asteburuan ikastolako kanpo espazioan eman diren bandalismo ekintzak eta gure komunitateko kide batek jazotako irain sexistak salatu ditu Ibarrako plazan egin den elkarteratzean. 

Astelehen guztian zehar ikastolako ikasleek gaia dinamika ezberdinak aurrera emanez landu dute eta arratsaldean ikastolak eta udalak deituriko mobilizazioan parte hartu du ikastolako komunitatearen zati esanguratsu batek. 

Ikastolaren eta bere kideen aurkako erasorik ez dugula onartuko ozen adierazi zen Ibarrako plazan. Horretaz gain, bizikidetzan eta heziketzan oinarritutako Ibarra gaurdanik eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten deitzaileek. 

Elkarretaratzeko IDATZIA.pdf

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.