Skip to main content

Euskarazko esaldi politen kutxa

Irudia
Euskararen kutxa

Euskarazko esaldi politen kutxa


Datorren abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko dugu, eta horren harira, ekintza berezi bat jarri dugu martxan: euskarazko esaldi politen bilketa. Ikastolako sarreran kutxa bat aurkituko duzue, bertan zuen euskarazko esaldi kuttunenak idatzi eta utzi ahal izateko.

Helburua guztion artean esaldi politen bilketa egitea da, eta, ondoren, bildutako esaldiekin ikastolako sarrera apaintzea. Animatu parte hartzera eta partekatu zurea!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.