Skip to main content

Zinema Ibarran Tinko programaren baitan

Irudia
Filma

Zinema Ibarran Tinko programaren baitan

Aurten zinema Ibarrara heldu da Tinko programaren baitan. “Euskara zine aretoetara” lemapean Euskal Herriko ikastetxe guztietara nazioarte mailako hainbat film euskaraz ikusteko aukera zabaldu da. Filmarekin batera ikasleekin lantzeko material didaktikoa ere helarazi da Tinko programaren baitan.

LH 6.mailako ikasleek Fight girl filma ikusi dute. Filmak, emozioak eta familia tentsioak modu positiboan kudeatzeko irakaspenak eskaini dizkie ikasleei, gure bizitzan aurki daitezkeen zailtasunak gainditzen lagunduz.

 

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.