Skip to main content

Hezitzaileen argazki bildumak

Irudia
HH bilduma

HEZITZAILEON ARGAZKI ALBUMAK

 

Azken hilabeteetan, Haur Hezkuntzako hezitzaileok argazki-album pertsonalizatuak sortu ditugu, bertan, gure interesak, zaletasunak eta definitzen gaituzten alderdiak bilduz. Album horiek, lehenik eta behin, irakasle taldean aurkeztu ditugu, bakoitzak bere bizitzari eta interesei buruzko xehetasunak lankideekin partekatuz.

Ondoren, sortutako argazki bildumak HH-ko ikasgeletan erakutsi ditugu horrela elkarren berri gehiago jakitea ahalbidetuz eta bide batez, ikasleen hizkuntza garapenean lagunduz. Norberaren interes eta alderdi pertsonala partekatzeko dinamika esanguratsu honen bitartez, gure burua ezagutarazteko eta lankideen arteko zein ikasleekiko konfiantzazko eta hurbiltasunezko giroa sortzeko, mantentzeko edota areagotzeko baliagarria izan zaigu.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.