Skip to main content

GAU BELTZA UZTURPE IKASTOLAN

Irudia
Gau Beltza

Gau Beltza Uzturpe ikastolan

Gau Beltza gerturatzen ari den honetan, ikastolan ere keinu txiki bat egingo diogu urriaren 31n herri mailan antolatu den egun berezi honi.  HH 3ko ikasleak gai honi lotutako tailerra burutuko dute ikastolan datorren astean.

Bertan, gure beldurren inguruan hitz egingo dugu eta horiek paperean irudikatzeko aukera izango dugu, besteak beste, denen artean gelako beldurren marrazki bilduma osatuz.

LHko lehen zikloan ere, Gau Beltzaren inguruko ipuin kontaketa, pelikula eta material ezberdina zirkulazio librean eskaini ondoren, beldurren inguruan arituko dira. LH 4-5-6n berriz, tailerretan gaiaren lanketa egingo dute.

DBHko ikasleek, herri mailan antolatu den ekimeneko egitarauan parte hartuko dute. Egunean bertan tailerrak, DBH 4ko antzerki taldearen eskutik ibilbide antzeztua eta talo jana eskainiko dira.  Gogoratu urriaren 25ean itxiko dela bertan parte hartu ahal izateko izen ematea. Hona hemen esteka: 

Argazki gehiago hemen

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!