Skip to main content

Ikasleen Elkarbizitza Zirkuluak martxan dira

Irudia
Ikasle Zirkuluak

 

IKASLEEN ELKARBIZITZA ZIRKULUAK MARTXAN DIRA

Aste honetan eman zaio hasiera Elkarbizitza Zirkuluko Proiektuari. Talde honek, aste honetan, bizikidetza taldeko kideekin batera, formazio bat jaso du.

Elkarbizitza zirkuluak gelako eta ikastolako elkarbizitza hobetzeko  ikasleriaren partaidetza aktiboa sustatzen duten egitura egonkorrak dira. Euren funtzioa gelan eta ikastolan ikasleen arteko harremanekin lotutako alderdietan laguntzea da.

Proiektu honek, helduon aldizkako jarraipena izango du. Laburbilduz, irakasleok ikusten ez ditugun beste espazioetan (eskailerak, joan-etorriak...) gertatzen diren ekintzen eta arriskuan egon daitezkeen ikasleen inguruko informazioa jasotzeko laguntza izango dira eta jasotze horretatik, egin beharreko eskuhartzeak lotuko ditugu.

Argazki gehiago hemen

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.