Skip to main content

ZEIN IZANGO DA UZTURPE IKASTOLAKO IRUDI BERRIA?

Irudia
lOGOA

ZEIN IZANGO DA UZTURPE IKASTOLAKO IRUDI BERRIA?


Proiektu guztiek bezalaxe, proiektuen irudiek ere eguneraketak behar izaten dituzte. Denbora da Iñaki Epeldek gure ikastolako irudia diseinatu zuenetik. Asko eman digun irudi hau gure gure sentitzen dugu, baina bada eguneratzeko garaia ere eta horrela adirazi digu komunitateak. 


Eskari horri erantzunez Eider Epelderi Iñakiren lanean oinarrituta proposamen berriak egiteko mandatua helarazi diogu. Eiderrek egindako proposamenen gainean ikastolarekin nolabaiteko atxikimendua sentitzen duen edonork irudi berriaren aukeraketan parte hartzeko aukera izango du. 


Komunitateak bi bide izango ditu bozketan parte hartzeko. Bata, urriaren 2an eta 3an 17:00etatik 18:00etara San Bartolome Plazan fisikoki bozka emateko aukera izango delarik. Bestetik, egun berdinetan, ikastolako Telegram kanalaren bidez. 


Ikastolako Telegram kanalera batu

Aukeran dauden hiru proposamenak

IBARRAKO IKASTOLA LOGOAK-3 sailkatuak (1).pdf

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.