Skip to main content

DBH-KO IKASLEAK BASAGAINEN IZAN ZIREN

Irudia
Basagain

DBH-KO IKASLEAK BASAGAINEN IZAN ZIREN

Ikasturte hasiera honetan Anoetako Basagaingo aztarnategia Arantzadi Zientzia Elkartea indusketa arkeologikoak egiten ari dela probestuz, DBHko ikasleekin bertaratu ginen arkeologoen eskutik bertako errealitatearen berri izateko. 

Eguraldi txarrak hainbat gauza ezin ikustea ekarri zuen, baina lerro hauetatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Arantzadi Zientzia Elkarteko kideei, Anoetako udalari eta bereziki Koldo Oriari bertan eman zizkigun azalpen bikainengatik. 

Argazkiak hemen

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.