Skip to main content

UZTURPE GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO FUTBOL TXAPELKETAN IRABAZLE

Irudia
Gipuzkoako Areto Futbol Txapelketa

UZTURPE GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO FUTBOL TXAPELKETAN IRABAZLE

LH 6ko mutilek Gipuzkoako Eskolarteko Areto Futbol Txapelketa irabazi dute pasa den asteburuan Altzan. Tolosaldeako taldekako txapelketa irabazi ondoren, larunbatean, Donostiako Zuhaizti gainditu eta igandean Ataungo Joxe Migel Barandiaran ikastetxea mendean hartu zuen finalean 5-2ko emaitzarekin.

Talde giro eta joko bikainaren ostean merezitako domina eta kopa jaso zuten, bejondaizuela!!!

Argazkiak hemen

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.