Skip to main content

LH 5en ETORKIZUNEKO LANBIDEAK EZAGUTZEN

Irudia
Tolosako Suhitzaile Parkea

ETORKIZUNEKO LANBIDEAK EZAGUTZEN

LH 5en etorkizuneko lanbideak jorratzen aritu dira azken asteetan. Zentzu horretan, ikasleek irteera bat eta bisita bat izan dute proiektuan sakontzeko. Pasa den astean Tolosako Suhiltzaile Parkea bisitatu zuten gure ikasleek. Aste honetan berriz, Miren Gonzalez Goikoetxea margolariaren bisita izan dugu ikastolan. Aukera paregabeak izan dira lanbide ezberdinen eginbeharrak ezagutu, sorkuntza landu eta larrialdi baten aurrean nola jokatu ikasteko. 

Tolosako Suhiltzaile Parkeko argazkiak

Miren Gonzalez Goikoetxearen bisitaren argazkiak

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.