Skip to main content

ENERGIA KONTSUMOAREN INGURUKO ERAKUSKETA

Irudia
Agenda 2030

ENERGIA KONTSUMOAREN INGURUKO ERAKUSKETA

Datorren astean, astelehenetik ostiralera, Ibarrako Kultur Etxean, Uzturpe ikastolako DBHko ikasleek prestatutako erakusketa bat ikusteko aukera izango da. 

Izan ere, Agenda 30ek, energia kontusmoaren inguruko lanketa egin du ikastolan eta horren harira DBHko ikasleek kanpaina bat prestatu dute, erakusketa bat osatuz. Bertan, energia iturri ezberdinen ezaugarriak, alde onak eta txarrak azaltzen dituen horma irudiak ikusi ahal izango dira. 

Bestalde, kanpaina honen baitan ere, bideo labur batzuk prestatu dituzte, egunerokoan energia kontsumoa gutxitzeko aholkuekin. Erakusketan bertan, QR bitartez ikusgai egongo dira bideoak eta ikastolak bere sareetan ere zabalduko ditu.

Guztiak gonbiatuta zaudete, erakusketa ikusi eta gaiaren ingurua hausnartzeko tarte bat hartzera.

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!