Skip to main content

Belaunaldien arteko harremana sendotuz garai bateko Ibarra ezagutu

Irudia
Bizi Nahi

Belaunaldien arteko harremana sendotuz garai bateko Ibarra ezagutu

Bizi Nahi Elkarteko kideak  Uzturpe ikastolara etorri ziren orain egun gutxi bisitan. Ikasturte honetan, LH6 mailako ikasleek harreman berezia lortu dute gure herriko jende nagusiarekin. Urtarrilean Uzturpeko ikasleak Pentsionisten Elkartera bisitan joan ziren. Bertan, garai bateko Ibarra nolakoa zen kontatu zieten gure ikasleei eta duela urte asko nolako bizimodua izan zuten ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuten gure gaztetxoek.

Behin hau eginda, herriko erretiratuek Uzturpe ikastola ezagutzeko interesa adierazi zuten eta maiatzean ikastolara etortzeko gonbitea luzatu zitzaien. Bisita horretan, ikasleen laguntzaz, kanpo zein barne espazioak ezagutu zituzten. Ondoren, denok elkarrekin, bingoan  jolastu eta  ikasleek prestaturiko jakiak gozatzeko aukera izan zuten. Giro aparta izan zen bisita horretan  eta belaunaldi arteko harremanak sendotzeko  baliagarria izan zen.

Argazkiak hemen

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.