Skip to main content

LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI

Irudia
EKINTZA BIBE

LUDOPATIA: INFORMATU ETA ERABAKI

Ikasle autonomoak sortzeko gure ahaleginean, nerabeen bizitzan garrantsitsuak izan daitezkeen gaiak jorratzen diardugu. Zentzu horretan, osasuna eta ludopatiaren gaia ikastolan urtero lantzen dugun zeharlerroetako bat da. Azken urteetan bezelaxe, EKINTZA BIBE (Gipuzkoako ludopatia eta mendetasun psikologikoen errehabilitazio elkartea) erakundeko kideen bisita izan genuen euren testigantza jaso eta jokuak pertsonengan izan ditzakeen ondorioen berri emateko. 

Helburua ikasleei ahalik eta informazio osatuena helaraztea izaten da. Behin hau izanda euren ongizate eta osasunarentzat erabaki egokienak har ditzaten. 

Argazkiak hemen.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.