Skip to main content

HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN

Irudia
Autonomoa

 

HAUR HEZKUNTZATIK AUTONOMIA LANTZEN

“Benetan lagundu nahi banauzu…

ez egin nire bidea: utzi nirea egiten,

ez hitz egin nire izenean; utz iezadazu hitz egiten eta entzun nazazu,

ez egin negar nire partez; utz iezadazu negar egiten eta egon zaitez hor,

ez hartu nire erabakiak, utzi aukeratzen eta errespetatu nire erabakiak,

ez zaitez nire partez uretara bota; utzi iezadazu igerian ikasten,

ez iezadazu zure esperientzia ezarri; utzi nirea egiten,

ez asmatu nigatik, utz iezadazu hanka sartuz ikasten,

izan ere, zure zuzentasunarekin baino gehiago ikasten dut nire hanka-sartzeekin” René Trossero

Haurra gero eta autonomoago izan, gero eta konfiantza eta segurtasun gehiago izango du eta pixkanaka, erronka eta ardura berriei inoren beharrik gabe aurre egiteko konfiantzarekin batera, maila pertsonal eta sozialean oreka eta bizitza kalitatea hobetuko zaizkioi.

Argazkiak hemen

Azken albisteak

Azaraoaren 20an  Haur eta Nerabeen Giza Eskubideen Nazioarteko eguna zela eta, LH6.mailako ikasleek pankarta margoketa egin zuten Gaztezulokoekin batera.
Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.