Skip to main content

HAURREN GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALAK

Irudia
Haurren Nazioarteko eguna

 

HAURREN GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALAK

Uzturpe ikastolako LH6.mailako ikasleak "Haurren Giza Eskubide Unibertsalak" ezagutzen eta ikertzen hasi dira. Urtero bezala, Ibarran, Euskal Herrian ditugun bizi baldintzak ikertu eta garapen bidean dagoen herrialde batekin aldaratzen saiatuko gara, aurtengoan Mendebaldeko Sahararen kasua aztertu dugu.

Gure jakintzak LH5.mailako ikasleei aurkeztu dizkiegu eta Sahararako janari - material bilketari ekin diogu Uzturpe ikastolako komunitatean.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.