Skip to main content

Ingelerako ahozkotasuna eta entzumena lantzeko errefortzua

Irudia
Lattitude Global vol

Ingelerako ahozkotasuna eta entzumena lantzeko errefortzua 

Badira ikasturte batzuk Uzturpe Ikastolako ikasle eta irakasleek ingeleseko ahozkotasuna lantzeko egitasmo batean parte hartzen dutela; ohiko ingeles saioetan, jatorrizko hizkuntza ingelesa duen gazte baten laguntza izaten dute. Era horretara, entzumena eta ahozkotasuna garatzeko aukera paregabea dute maila guztietako ikasleek. Aukera hau, Erresuma Batuko Lattitude Global Volunteering izeneko erakundearen eskutik etorri zen Ikastolara.

Erakunde honek, bolondreski lan egin nahi duten gazteak eta ikastetxeak harremanetan jartzen ditu programa ezberdinen bidez. Gehienetan, gazte hauek, erdi-mailako ikasketak amaitu eta unibertsitatean edo lan munduan hasi aurretik, urte sabatikoa hartu eta munduan zehar bidaiatzen ari diren gazteak izaten dira. Oraindik ez dira asko Euskal Herrian gisa honetako proiektuekin ari diren ikastetxeak, baina interes eta jakin-min handia sortu du programak eta pentsatzekoa da aurrerantzean gero eta gazte gehiago ikusiko ditugula gisa honetako lanak egiten inguruko ikastetxeetan.

Gure Ikastolan ikasleei laguntzen ari den gaztea Alemaniatik etorri den Rike Tami Faber da. Irailean etorri zen eta urtarrila bitartean izango da gure artean. Ibarran dagoen bitartean, irakasle bat eta familia baten etxeetan banatuko du egonaldia. Adin guztietako ikasleekin aritzen da eta ingeles mailaren arabera bere jarduna egokitu behar izaten du. Ikastolako ingeles irakasleek koordinatzen dituzte saio hauek eta Rike gelan izatea egokitzen denean, ahozkotasuna eta entzumena lantzeko ariketa eta jarduerak programatzen dituzte batez ere.

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean ospatuko da aurtengo Herri Urrats. Hemen duzue egitaraua.
4 urteko gelan tailer berezi bat burutu dute, gelako baten ama etorri da eta ahoaren zainketaren garrantziaz hitz egin die haurrei.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu da kastolan, adin nahasketak sustatuz. Liburu trukeak eta literatur lehiaketak giro aparta sortu dute, liburuak dantzan ibili dira.
Pasa den urrian hasitako dinamikak Euskal Herriko hamaika ikastetxeetara heldu zen. Ehundaka elkarretaratze eta ekimenak izan genituen Euskal Herrian zehar eta Bilboko manifestazioa arrakastatsua izan zen oso.