Skip to main content

Gora Euskara

Irudia
Gora euskara

GORA EUSKARA

Uzturpe Ikastolako Euskara Taldeak eta LH 1-2-3ko irakasleok "GORA EUSKARA" kanpaina martxan jarri du Nazioarteko Euskararen Eguna aitzakitzat hartuz.

Kanpaina hau Argitxoren kriseiluarekin eramango dugu aurrera, eta Argitxok zuen etxeak bisitatuko dituenez, familien parte-hartzea eta laguntza behar ditugu. Astero, ostiraletan, gelakide batek Argitxoren kriseilua etxera eramango du eta argia piztuta dagoenean ahalik eta gehien hitz egin beharko da etxean euskaraz.

Ekimen honekin erabileran eta kontzientzian eragin nahi dugu. Ea lortzen dugun!

Argazkiak hemen

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.