Skip to main content

Agenda 2030 martxan da

Irudia
Agenda 2030

Agenda 2030 martxan da

 

Dagoeneko hasi dira lanean Agenda 2030eko Uzturpeko ordezkariak. Aurtengoan energia irisgarria eta ez kutsagarria gaia lantzea dagokigu.

Ikasturteari hasiera emateko, ikasleek Uzturpe ikastolan dauden beharrak identifikatu dituzte. Beharrei erantzuteko Eko-ordezkariek gauzatu duten lehen ekintza, materiala berrerabiliz, patioko edukiontzien gunea egokitzea izan da. Argazkietan ikus daitekeen moduan, zaborren bereizketa egoki bat egiteko patioko kartelak berritu dituzte, horrela, aurreko ikasturteetako helburuei iraunkortasuna eman zaie.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.