Skip to main content

Jolasean enpatia landuz

Irudia
Enpatikoa

JOLASEAN ENPATIA LANDUZ

Zer da enpatiko izatea? Hori irakatsi nahi izaten dugu irakasleok, baina agian bide okerretik goaz. Izan ere, ba al dakigu guk geuk ere enpatiko izaten? edota ez al dira gai ikasleak jarrera enpatikoak izateko, txiki txikitatik? agian begirada zuzendu eta inguruan ditugun jokabide hauei jarri behar genieke arreta. Oharkabean bada ere, haurtzaroaz asko baitugu ikasteko.

Ez al da ba enpatia etxetik kanpo pasatzen dugun lehen gauean babesa eskaintzea? Ez al da enpatia hondartzako lehen bainuetan elkarrekin gozatzea? Ez al da enpatia eroriz gero, zutitzen laguntzea? edo sokatiran indar gutxiago duenari irabazten uztea? edo hamaiketakoa ahaztu duenari, gure jaki kuttunaren zatitxo bat ematea? edo jolasgaraiko futbol txapelketa garrantzitsueneko golak elkarrekin ospatzea? edo…

Ez dezagun ahazturaren bidean gal enpatiarako dugun berezko sena, helduaroaren zurrunbiloan bizi garen bitartean.

Argazkiak hemen

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.