Skip to main content

Ikastolak kulturartekotasuna lantzeko duen modua aintzindaritzat hartu da

Irudia
Kulturartekotasuna

IKASTOLAK KULTURARTEKOTASUNA LANTZEKO DUEN BIDEA AINTZINDARITZAT HARTU DA 

Tolosaldeko Atarian urriaren 22an argitaratutako artikuluan, gure ikastolak Ibarrako udala eta UEMArekin batera jorratutako kulturartekotasun proiektuaren berri eman zen.

Ikastolan iaz jarri zen egitasmoaren baitan, komunitate gisa ditugun erronken berri eman zen. Era berean erronka horiei aurre egin eta euskaran ardaztu eta berau lehenetsiz lan egiteko hartutako neurrien berri eman zen. 

Bide batez eskerrik asko erreportaian parte hartu zuten guraso eta irakasle guztiei. 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!