Skip to main content

Ibarra martxan belaunaldien arteko ezagutza eta harreman enpatikoak jorratzeko bidea

Irudia
Ibarra martxan

IBARRA MARTXAN: BELAUNALDI BERRIEN ARTEKO EZAGUTZA ETA HARREMAN ENPATIKOAK LANTZEKO EGITASMOA

Aurtengo ikasturtean ere Ibarra martxan egitasmoaren baitan bere ekarpena egingo du ikastolak. Hurrengo hilabeteetan, ostegunero, DBH 4ko ikasle talde bat Bizi-Nahi Pentsiodunen Elkarteko kideekin eta Garabide Elkarteko kideekin Emeterio Arresen elkartuko da. 

Ekimen honetan, gure ikasleek, egitasmoaren baitan egiten den ibilalditxoan, behar berezituak dituzten pertsonekin zein herriko nagusiekin harremanak estutu eta elkarezagutzan sakontzen da. 

Ikasle enpatikoak sortzeko ekimen ezin aproposagoa dela deritzogu. 

Bejondeizuela!

Argazkiak hemen

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.