Skip to main content

Elkarlanean ikasiz gure hezkuntza proiektua eraiki

Irudia
Azkue

ELKARLANEAN IKASIZ GURE HEZKUNTZA PROIEKTUA ERAIKI

Uzturpe ikastolan elkar partekatzeko kultura, elkarrekin lan egitearen ohiturak urte luzeetako ibilbidea du. Burututako eraldaketak, taldean eta taldetik egin izan ditugu beti.

Hausnarketarako joera handia dugu, formaziorako, baina gehienbat autoformaziorako (elkarrekin pentsatu eta ikasteko joera). Honen adibide politta dugu, ikasturtero egiten saiatzen garen  “Asteburu Pedagogikoa” adibidez. 

Gure proiektuarekin lerrokatuta dagoen gai baten inguruan hausnarketa burutzen dugu,asteburuan, borondatez.   Aurtengoan Lekeitioko Azkue ikastola gertutik ezagutzen jarraitzeko aukera izan dugu, bertako kideen eskutik. 

Lanketa pedagogikoaz gain,asteburua elkarrekin pasaz, etapa arteko harremanak sendotu (edo/eta berriak sortu) eta motibazioa piztuta jarraitzeko aukera ematen digu. Ikusi, gozatu, hausnartu, desikasi eta ERAIKI! 

Eskerrik asko Lekeitioko Azkue ikastola!

Argazkiak hemen

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.