Skip to main content

Sorkuntzaren bidez komunikatzen ikasi

Irudia
Josevisky 1

Sortzen eta ikasten

 

Komunikatzeko hamaika modu daude eta ikastolan hauetako gehienak lantzen saiatzen gara. Zentzu honetan, ikasturte hasieran Ibarrako udalak sustaturiko Galtzakomik egitasmoa aitzakiatzat hartuz Joseba Larretxe "Josevisky"ren bisita izan genuen ikastolan. 

Argia eta beste zenbait hedabidetan ilustrazioak egiten dituen sortzaile honek adierazpide artistikoen bidez nola komunikatu eta margogintzari buruzko bere ezaguerak partekatu zituen ikasleekin. 

Esperientzia ezin aberasgarriagoa!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.