Skip to main content

Familia Bilera Orokorrak

Irudia
FGO 23

Ikasturtearen nondik norakoak azaltzeko hainbat bilera egin ditugu iraila amaiera eta urri hasieran. 

Mailaka antolatuta, ikastolako tutoreek ikasturte honetako erronkak, mailako nondik norakoak, proiektu desperdinen azalpenak eman eta adin bakoitzari lotutako ezaugarrien arabera gaien lanketak egin dira. 

Aldi bereko itzulpen zerbitzuari esker, euskara lehenetsiz baina familia guztien komunikazioa eta parte hartzea bermatuz, mailako familia guztiak elkartu, ezagutu eta eta ikasturte berriaren aurrean dituzten kezkak plazaratzeko aukera aparta izan dute. Horrez gain, eztabaidagai ezberdinak proposatu eta ondoren elkarrizketa mamitsuak sortu dira.  

Ikasleen heziketa prozesuan parte hartzen dugun eragile guztiok norantza berean lan egiteko ezinbestekoak dira elkarren iritziak partekatzeko guneak. Zentzu honetan, eskerrak eman nahi dizkizuegu bilera hauetan parte hartu duzuen familia guztiei!

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.