Skip to main content

Eurekara irteera

Irudia
Eureka

Astelehen honetan LH5.mailako ikasleok Unibertsoa proiektuaz ditugun ezagutzak areagotzeko asmotan Eureka zientzia museoan izan gara, bertako Planetariumeko saio berezi eta interesgarri bat ikusiaz. Eguraldiak lagundu digunez, hondartzan bazkaltzeko aukera izan dugu eta baita Eduardo Chillidaren "Haizearen orrazia" eskultura ikusteko ere.

Egun bikaina!

Argazkiak hemen.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.