Skip to main content

Uzturpe Ukrainako eskolekin

Irudia
irudia

 

Ikasturte honetan Ukrania Euskadi elkartearekin lan egin dugu, "Euskal eskolak - Ukrainako eskolekin" proiektuarekin bat eginez. Elkartasun Kilometroan lortutako diru etekinak baliagarri izan dira Ukrainako Poltava herriko 25.eskolak irailean ateak zabal ditzan. Hori dela eta, bertako ikasleen esker ona gugana helaraziz, elkarteko Valentyna kidea eta Louda idazkaria izan ditugu ikastolan, ikasleek sortutako oparitxo batzuk emanez.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.