Skip to main content

Eureka! Zientzia Museoan

Irudia
irudia

 

Ikasturteari amaiera emateko LH6.mailakoak Eureka! Zientzia Museoan izan gara, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Elektrizitate tailerra egin dugu eta ondoren bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan dugu, Ingurunea gaiarekin esperimentatuz.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.