Skip to main content

EA2030 Udal Foroa

Irudia
irudia

Uzturpeko EA2030eko ikasle ordezkariak Ingurumen teknikariarekin, Tolosaldeko Ingurumen Zentruko arduradunarekin, alkatearekin eta zinegotziarekin Udal Foroa izan dute, ikasturtean egindako lanak plazaratzeko.

Patio garbiketa indartu dugu, argindarrik gabeko eguna ospatu genuen, "Zaborra edonon" klaustrokideen aurrean azaldu eta gai bera jarraituz, argazki lehiaketa ere izan dute gure ikasleek. Gainera, gure ikastolako jangelako hondakinen kudeaketa ere aurkeztu dugu Lehiberrin. Zorionak egindako lanagatik!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.