Skip to main content

Uzturpe Ikastola, Errigora Jantokia

Irudia
irudia

Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana korapilatu eta sustatzea da Errigoraren helburu nagusia, eta irailetik aurrera Uzturpeko jantokira bertako arroza, olioa, piperrak edota tomatea eakarriko dituzte, besteak beste.

Duela bi urte abiatu zuten proiektua, eta asteazken goizean Oiartzungo Laboren elkartu dira ekoizleak, jantokiak eta Errigorako kideak, euskal lurraldeen artean "harreman iraunkor eta egituratuak" sortzeko asmoarekin. Baita bertako produktuen sustapena eta auzolana ere. Gainera, ekoizleen artean eta kontsumo ohituretan euskara sustatzen ari direla gehitu dute.

 

Zein herritan banatuko dira produktuak?

Bizkaiako jantokien artean daude: Lekeitiko Azkue ikastola, Markinako Bekobenta ikastola, Gernikako Allende eskola, Larrabetzuko eskola, Leioako Betiko ikastola, Sopelako Ander Deuna ikastola, Bilboko Abusu, Urretxindorra eta KirikiƱo ikastola, eta Erandioko Altzaga eskola.

Gipuzkoako jantokien artean daude: Tolosako Laskorain ikastola, Arrasateko Fagor Ederlan lantegia, Hernaniko haur eskola, Beasaingo Andramendi ikastola, Ibarrako Uzturpe ikastola, Amaiurko eskola, Villabonako Zubimusu ikastola, eta Oreretako ikastola.

Senpere eta Maulen, bestalde, Suhari errestaurazio enpresaren jantokira eramango dituzte produktuak.


Gehiago jakin nahi duzu? Ikusi bideoa.

Azken albisteak

Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.