Pasar al contenido principal

Uzturpe Ikastola, Errigora Jantokia

Irudia
irudia

Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana korapilatu eta sustatzea da Errigoraren helburu nagusia, eta irailetik aurrera Uzturpeko jantokira bertako arroza, olioa, piperrak edota tomatea eakarriko dituzte, besteak beste.

Duela bi urte abiatu zuten proiektua, eta asteazken goizean Oiartzungo Laboren elkartu dira ekoizleak, jantokiak eta Errigorako kideak, euskal lurraldeen artean "harreman iraunkor eta egituratuak" sortzeko asmoarekin. Baita bertako produktuen sustapena eta auzolana ere. Gainera, ekoizleen artean eta kontsumo ohituretan euskara sustatzen ari direla gehitu dute.

 

Zein herritan banatuko dira produktuak?

Bizkaiako jantokien artean daude: Lekeitiko Azkue ikastola, Markinako Bekobenta ikastola, Gernikako Allende eskola, Larrabetzuko eskola, Leioako Betiko ikastola, Sopelako Ander Deuna ikastola, Bilboko Abusu, Urretxindorra eta Kirikiño ikastola, eta Erandioko Altzaga eskola.

Gipuzkoako jantokien artean daude: Tolosako Laskorain ikastola, Arrasateko Fagor Ederlan lantegia, Hernaniko haur eskola, Beasaingo Andramendi ikastola, Ibarrako Uzturpe ikastola, Amaiurko eskola, Villabonako Zubimusu ikastola, eta Oreretako ikastola.

Senpere eta Maulen, bestalde, Suhari errestaurazio enpresaren jantokira eramango dituzte produktuak.


Gehiago jakin nahi duzu? Ikusi bideoa.

Azken albisteak

Han llegado las primeras gotas de lluvia y el alumnado de Educación Infantil ha tenido una oportunidad inmejorable para disfrutar del tiempo lluvioso.
Los alumnos y alumnas de 1.º y 2.º de ESO han disfrutado de una estupenda excursión de dos días. El primer día disfrutaron de la playa y practicaron kayak; el segundo, realizaron una bonita ruta de montaña.
Para empezar el curso como es debido, el alumnado de 3.º y 4.º de ESO ha realizado una salida a Hondarribia.
Los alumnos y alumnas de Educación Infantil ha visitado la XIV exposición dirigida por Marce Tena.