Skip to main content

Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan! 
Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.
Urtero legez, lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak gaua pasatzera joan dira. Oraingo honetan Hondarribiko kaleetan barrena ibili dira jolasean eta Elkano aterpetxean igaro dute gaua. Primeran ibili dira.
Urriak 12an, Uzturpe Ikastolan ehundik gora uzturpetar elkartu ginen ikastolaren eta euskararen alde gure ekarpena egin, harremanak hobetu eta komunitatea indartzeko. Familiak eta langileak batu ginen ikastolako kanpo…
Beste ikasturte batez, ikasle zirkuluak egitasmoari hasiera eman diogu, bai gelako eta bai oro har ikastolako elkarbizitza hobetzeko asmoz.
Urtero bezala, Joseba Larratxe, Josevisky, egon da ikastolan, Galtzaundik Ibarrako udalarekin batera antolatzen duen Galtzakomik komikia lehiaketarako aholkuak eman eta bide batez, bere lanbidearen nondik norakoak azaltzek
Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
Beste urte batez, DBH 3 eta 4ko ikasleak, Kilometroak jaiaren baitan ospatu zen Erronka ekimenean parte hartu zuten. Eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen Lazkaon.