Skip to main content

"Zaborra edonon" argazki lehiaketa

Irudia
irudia

EA2030eko Uzturpe ikastolako argazki lehiaketan "Zaborra edonon" izan dugu aurtengo gaia. Ikastolan ez ezik, herrian eta inguruan ere kezkagarria da jasaten ari garen egoera; horregatik, Uzturpeko ikasleen begiak ere arazo honen sentsibilizazio lanetan aritu dira.

Aurtengo irabazlea Anitz Aranzegi Urbieta izan dugu, familian egindako irteera batean kobazuloetan aurki ditzakegun hondakinei egindako argazki batekin.

Irudian Paco Etxeberria medikuntzan doktorea eta Aranzadiko kide dena agertzen da zakar tartean.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.