Skip to main content

Asteburu pedagogikoa Arantzan

Irudia
irudia

2019az geroztik geldirik geneukan ekintza berreskuratu dugu pasa den asteburu honetan: ASTEBURU PEDAGOGIKOA! 

Arantzan izan ginen goizeko saioan, Koldo Rabadanekin, BIDEAN bere liburua oinarri, helduaren paperaren inguruan hausnartu genuen. Arratsaldean berriz, goizeko saioa borobilduz, autoformazioan aritu ginen helduaren begirada eta ebaluazioaz hausnartzen.  Saio emankorrak izan ziren gero!

Helduaren begirada, ausardia, elkarlana, errespetua, denbora, begirada, umiltasuna, zoriontasuna, entzun… BIDEAN, pauso txikiak emanez, beharrei entzunez… bagoaz aurrera!

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.